Txikipedia:Itsasoko Ama Arraun Elkartea
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/c/c1/Santurce_-_Parque_de_Santurtzi_3.jpg/238px-Santurce_-_Parque_de_Santurtzi_3.jpg)
Itsasoko Ama Arraun Elkartea, Santurtziko Arraun elkartea da. 1967an sortutakoa. "Sotera" da traineru ezagunaren izena. XX. mendearen hasieran lortu zituzten santurtziarrek lehenengo garaipenak eta Kontxan ere aritu izan ziren traineru bizkaitar gisa.
Koloreak
aldatuArraun elkarte onen kolorea morea da, Santurtziko banderaren kolorea bezalakoa.
Historia
aldatuElkartea 1967ko azaroaren 26an sortu zuten arren Santurtziren historia oso luzea da, izan ere bere lehenengo garaipena 1917koa baita, Abran lorturikoa Nueva Eulalia traineru horiarekin. 20. hamarkadan estropada asko jokatu zituen Portugalete aldean, 1921koa eta 1930koa irabaziz, eta ondoren 1933an garaipen berri bat eskuratu zuen. Kontxako Banderan ere aritu zen eta hirugarren postuak lortu zituen 1920 eta 1922an. 1943an Kontxan lorturiko laugarren postuak amaiera eman zion lehenengo garai horri.