Txikipedia:Intsektuen hotel
Artikulu hau hobetzeko lanean ari da ZaraguetaOrio lankidea. Hori dela eta, beharbada hutsuneren batzuk izango dira edukian edo formatuan. Mesedez, aldaketa handi bat egin baino lehen, eztabaida ezazu haren lankide orrian edo artikuluaren eztabaida orrian, erredakzioa koordinatzeko. |
Intsektuen hotela egurrezko eraikin bat da intsektuak babesteko balio duena. Tamaina eta forma ezberdinetakoa izan daiteke, baina beti ere baldintza batzuk bete behar ditu:
- Egurrak lehorra egon behar du.
- Hegoaldeari begira kokatu behar da, eguteran.
- Atzeko aldea estali behar zaio.
- Iragazkaitza izan behar du.
- Aurre aldetik alanbre batekin itxi behar da.
- Gela bakoitza intsektu mota bakoitzarentzat egokia den materialez bete behar da.
Zertarako balio du?
aldatuBadira baratzean eragin ona duten ornogabeak: izurriak kontrolatzen dituztenak, deskonposatzaileak, polinizatzaileak… Intsektuen hotelarekin ornogabe onuragarri hauek erakarriko ditugu Lau onura nagusiak hauek dira: Intsektuen dibertsitateari eusten lagunduko du. polinizazioa bultzatuko du. Izurria kontrolatzeko lagungarri izango da. Lurzoruaren emankortasuna handituko du.
Gustuko dituzten gelatxoak
aldatu- Marigorringoa: pinuen enbor azala eta kiribilak gustuko ditu.
- Marisorgina: espiralean biribildutako kartoiak ditu gustuko, baita enbor azal pusketak ere.
- Erlastarra: lurzorua edo enbor azal ditu gustuko.
- Ipurtsadea: egur eta lazto harizpiak ditu gustuko.
- Erle langilea: Adreiluetan bizi ohi dira.
- Loreetako eulia: hodi itxurako galeriak ditu gustuko.
- Liztor bakartia: kainabera zatiz betetako gelatxoak ditu gustuko.