Txikipedia:Houston
Houston Texas-ko hiririk jendetsuena da 2.304.580 biztanle dituelarik (2020ko apirilaren 1a), Estatu Batuetako laugarren hiririk jendetsuena. Hegoaldeko hiririk handiena da eta Texaseko hiri nagusietako bat. Allen anaiek fundatu zuten 1836ko abuztuaren 30ean, eta 1967an “Space City” ezizena jarri zioten.[1]
Parkeak
aldatuHiriak 337 parke ditu, besteak beste, Herman Park, Houston Zoo eta Houston Museum of Natural Science, Terry Hershey Park, Lake Houston Park, Memorial Park, Tranquility Park, Sesquicentennial Park, Discovery Green eta Sam Houston Park batzuk berreskuratuak eta berreraikitakoak besteak. Estatu Batuetako 10 hiririk jendetsuenetatik, Houston-ek berdegune eta parkeen espazio handiena du. [2]
Zentru garrantzitsuak
aldatuNASAk (Aeronautika eta Espazioaren Agentzia Nazionala) bertan espazioko-ikerketarako zentru garrantzitsu bat du. Bestalde, nazioartean entzute handia duen Texas Medical Center dago eta, horrekin batera, osasun- eta ikerketa-erakundeen munduko kontzentraziorik handiena.[2]
Kirolak
aldatuSaskibaloiko NBAko Houston Rockets taldeak izen handia eman dio hiriari. Baina futbol amirikarreko talde bat ere badute Houston Texans.[2]
Houston rockets
aldatuTaldea 1967an sortu zen San Diegon baina lau urte geroago Texasera mugitu zuten. Hasi zirenean 15 partido bakarrik irabazi zituzten, baina 1976an Moses Malone fitxatu zuten eta 1981ean NBAko finaletara iritsi ziren lehenengo aldiz.[2]
Houston Texans
aldatu1997an sortu en taldea. Hasieran hockey talde bat izango ziren baina futbol amerikar talde bat izaten bukatu zuten. Izena ere aldatu zuten, hasieran Houston Oilers deitzen ziren baina Texasetik alde egindakoan NFLak ekipoa itzuli zien 700miloi dolarrengatik Houston Texans izenarekin.[2]
Artistak
aldatuHoustonek ez du inoiz izan izen handiko musika eszenarik. Artistak maiz herrialdeko beste leku batzuetara joaten direlako arrakasta maila jakin bat lortzen dutenean. Bertakoak dira, batzuk aipatzeagatik, Beyoncé Knowles abeslaria, Jim Parsons aktorea, Travis Scott raperoa… artista ezagunak.[2]