Getxoko Aixerrota

Haize errota energia lortzeko haizea erabiltzen duen errota mota da. Gari-aleak ehotzeko eta irin bihurtzeko, ura ponpatzeko edo elektrizitatea sortzeko erabiltzen dira.

Nola funtzionatzen du? aldatu

Haizeak jotzen duenean, errotaren palak jiratzen hasten dira ardatzaren inguruan. Horrela, errotazio-energia lortzen da. Energia horren bidez, palek ardatza jirarazten dute. Ardatzak ur-ponpari (ura ponpatzeko) edo errota-harriari (irina egiteko) eragiten dio; edo, sorgailu elektriko izeneko makina bati konektatuta egonez gero, elektrizitatea sor dezake.

Gaur egun, haize-errota modernoek, turbina eolikoak deiturikoek, elektrizitatea sortzen dute komunitate askorentzat. Elkarrekin funtzionatzen duten aerosorgailu-talde bati parke eolikoa deitzen zaio.

Historia aldatu

Mendebaldeko Asiako biztanleek duela 1.000 urte baino gehiago eraiki zituzten ezagutzen diren lehen haize-errotak. Alea ehotzeko erabiltzen zituzten. Haize errotak XI. mendean iritsi ziren Europara. Holandarrek itsasotik gertu zeuden behealdeetako ura ponpatzeko erabiltzen zituzten. XIX. mendean, ordea, leku askotan lurrun-makinak erabiltzen hasi ziren eta energia eolikoa baztertzen joan ziren.

Garrantzitsuenak aldatu

Rijn en Zon, Utrecht hirian dago. Aixerrota, Getxo herrian dago. Consuegra, Toledo.