👶
Jaiotza
1977ko maiatzaren 31
Lekunberri
🔨
Lanbidea
teklatu-jotzaile
📷
Argazkiak
ikusi
Gorka Urbizu Ruiz, Kobetamendin (2019)

Gorka Urbizu Ruiz 1977ko maiatzaren 31an Lekunberrin, Nafarroan, jaio zen Berri Txarrak musika taldeko abeslari eta gitarra-jolea da.

Bizitza aldatu

Gorkak txikitatik izan du harreman estua musikarekin. Txikitan bere jaioterrian, Lekunberrin, pianoa eta eskusoinua ikasten hasi zen. 14 urte soilik zituela teklatu-jole lanetan hasi zen Nahi eta nahiez musika taldearekin.

1994. urtean ezagun egin zuen musika taldea sortu zuen Aitor Goikotxearekin (bateria) batera, Berri Txarrak. Taldea sortu zenetik 2019. urtera arte Berri Txarrak taldeko abeslari eta gitarra-jole lanetan aritu izan da.

 
Gorka Urbizu

Hala ere, beste zenbait musika proiektutan ere parte hartu izan du. Proiektu horietako adibideetako bat da 1999. urtean Idi Bihotz metal musika taldearekin parte hartu zuela Arimaerratu izeneko diskoan. Horretaz gain, 2005. urtean, Gorka Urbizuk, Haritz Beristain eta Imanol Ubedak sortu zuten Peiremans+ taldean jo zuen.

Berri Txarrak aldatu

Berri Txarrak 1994. urtean Lekunberrin sortu zen rock estiloko musika talde bat da. 25 urteko ibilaldia izan eta gero, taldeak 2019. urtean etenaldi mugagabea iragarri zuen. Ibilaldi luze horretan, 12 disko, bilduma-lan bat eta dokumental bat argitaratu dituzte.

 
Berri Txarrak, 2019

Sariak
Gorkak Berri Txarrak taldearekin honako sari hauek eskuratu ditu:

  • Premios Fest sariketan Estatuko Zuzenekorik Onenaren Saria (2015).
  • Euskarazko diskorik onena, Musika Independientearen (MIN) sarietan (2015).
  • Zerbait asmatuko dugu abestiarekin, bideoklip onenari saria Caostica zine jaialdian (2015).
  • Musika Bulegoa Saria (2017).
  • Adarra Saria (2019).