Glukosa, C6H12O6 formula (kimikoa) duen Gluzido da, hau da, giza gorputzak naturalki sortzen duen substantzia bat. Glukosa janari mota desberdinengandik ere eskura daiteke.
Non aurki dezakegu glukosa?
aldatuAnimalien metabolismoan aurki daiteke, baina ezagunago diren produktuetan ere badago, frutetan[1]:
- Mahatsak
- Pikuak
- Gereziak
Gizakiaren odolean, edota barazkiren batean ere aurkitu dezakegu:
- Patata
- Azenarioa
Formula Kimikoa
aldatuEsan bezala, honen formula kimikoa C6H12O6 da.
Honek, 6 atomo karbono, 12 atomo hidrogeno eta 6 atomo oxigeno dituela esan nahi du.
Funtzioak
aldatuGlukosa energia erreserba garrantzitsua da, hau da, energia ematen diguten zelulak funtzionarazteko beharrezkoa da.
Gizaki, animali eta landareen sisteman metatzen da.
Glukosa altu edo baxu edukitzearen ondorioak
aldatuGlizemiak glukosak odolean duen kontzentrazioa adierazten du.
Glizemia maila normala 0,8 eta 1,1 gr/litroko artekoa da eta maila horretan ez egoteak ondorioak ekar ditzake.
Glukosa, maila altuegi batean egoteak, hipergluzemia edo diabetesa eragin dezake eta aldiz maila baxuegi batean badago, zorabioak, sensibilidadea eta nekea nabari daitezke[2].
Bibliografia
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) Editorial. (2019-01-19). «Alimentos ricos en glucosa» Botanical-online (Noiz kontsultatua: 2024-02-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Glucosa baja: qué significa, síntomas y tratamiento» www.esalud.com 2018-12-29 (Noiz kontsultatua: 2024-02-05).