Gizako piramide handia hego-ekialdetik ikusia.
      Entzun!

Gizako piramidea handia Afrika kontinenteko Egipto herrialdean kokatuta dagoen piramide bat da, Giza hirian. Keops faraoiaren agindupean eraiki zuten, munduko eraikin famatuenetariko bat da, eta gaur egun urte gehien dituen erakinetako bat. Antzinako Egiptoko 2613 k.a. (Laugarren Dinastia) garaian eraiki zen eta Keops faraoiaren hilobi gisa eraiki zen.

Hasiera batean 146,5 metrotakoa zen piramidea, eta 3800 urte pasa zituen munduko eraikin altuena izaten.

Nola eraiki zen? aldatu

   Ba al dakizu    

Piramidea harrizko milioika blokez egina izan zen, harri bakoitzak hainbat tona pisatu zitzakeen. Antzinako munduko zazpi mirarien artean, iraganean zuen distira galdu arren, oraindik zutik dagoen eraikin bakarra da.

Piramidearen oinarria karratu bat da. Eraiki zenean 146,5m-ko altuera zuen baina gaur egun 139m neurtzen ditu. Urteak pasa ahala materiala erortzen eta desgastatzen joan delako. Guztira 2.300.000 blokez osatuta dago, eta bloke hauek kareharriz eta granitoz osatuta dago. Bloke guztiak itsasteko igeltsua erabili zuten.

Jende askok pentsatzen duenaren kontra, eraikitzeko ez zituzten esklaboak erabili, baizik eta oso ondo prestatutako 20.000 langile; geometrian, estereotomian (harria mozteko artea), astronomian eta abar, ezagutza handiak zituzten buruzagiek zuzenduak. 20 urte behar izan zituzten Gizeko piramidea egiteko.

Barnealdea aldatu

 
Piramidearen barnealdea

Piramidearen barnealdean hiru gela daude:

Erregearen Ganbera aldatu

Hemen lurperatu omen zuten faraoia. Kamera misterioz beteta dago, eta gela apaingarriz betea. Sarkofago bat dago, hilkutxa handi bat bezalakoa, eta estatua eta altxor batzuk, faraoiari etorkizunean laguntzeko utzi zirenak.

Piramidea korridore estuz eta logela gehigarriz dago osatua. Korridore hauek txikiak izaten dira batzuetan, ia ezkutaleku bat bezala.

Erreginaren Ganbera aldatu

Erregearen kameraz gain, beste kamera txikiago batzuk daude. Horietako batek "Erreginaren ganbera" du izena. Hala ere, ezin da ziur jakin erreginaren bat lurperatu ote zuten han. Argitu gabeko beste misterio bat da.

Tamaina handiko kamera huts berri bat aldatu

Keopsen Piramide Handiaren barruan tamaina handiko kamera berri bat dago. Aurkikuntza izpi kosmikoetan oinarritutako irudiak erabiliz egin zen, fisikak antzinako egiturei buruzko informazio berria nola eman dezakeen erakusten duena. Ganbera huts handi horrek 30 metro inguruko luzera du, eta barrunbe berriaren azpian dago.

Piramidean sartzean, korridore estu batetik ibiliko ginateke, egituraren bihotzera eramango gaituena. Korridore horri "beheranzko korridorea" deitzen zaio. Korridore honek piramidean sakonago garamatza.

Beheranzko pasabidean ibili ondoren, lurpeko ganbera batera iritsiko gara. Hemen gordetzen zituzten antzinako eraikitzaileek altxorrak eta gauza garrantzitsuak. Goranzko korridore batek lotzen du beheko pasabidea eta korridore honek Erregearen ganberara eramango gaitu.