Txikipedia:Sarkofago
Sarkofagoak hildakoen gorpua jasotzeko harrizko hilkutxa dotoreak dira.
Bereziki ezagunak dira antzinako Egiptoko sarkofagoak; horietan, faraoien gorpua sartzen zuten, aurrez baltsamatuta (momia bihurtuta).
Dena den, garai eta leku ezberdin askotan egin izan dituzte sarkofagoak, eta oraindik ere egiten dira.
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/4/4c/Museum_f%C3%BCr_Antike_Schifffahrt%2C_Mainz_01._Spritsail.jpg/300px-Museum_f%C3%BCr_Antike_Schifffahrt%2C_Mainz_01._Spritsail.jpg)