Txikipedia:George Eliot

George Elioten erretratua
George Elioten erretratua

George Eliot, jaiotzaz Mary Ann Evans (1819-1880) deituriko emakumea da, 1819an jaio zen Ingalaterra erdialdeko herri batean, Nuneaton izenekoa. Bera nobelagile ingelesa izan zen, eta horrez gain, kazetari eta itzultzaile ingelesa izan zen.

Bizitza

aldatu

Gurasoak Robert Evans (1773-1849) eta Christiana Pearson (1788-1836) izan zituen eta bikotearen hirugarren seme-alaba izan zen. George Henry Lewes filosofo eta kritikoarekin ezkondu zen, eta 3 seme-alaba izan zituzten. Hala ere, berarekin 20 urte besterik ez zituen iraun arazo sentimentalen ondorioz.[1]

Ibilbidea

aldatu

Erlijio ebanjelikoan eta arau moral artean hezia izan bazen ere, berehala alde egin zuen hortik eta arrazionalismo intelektualera hurbildu zen.

Lehen argitalpenak

aldatu

Gizonezko izena erabili zuen, bere lanak kontsiderazioa izan zezan. Garai hartan oso emakume gutxik argitaratzen zuten bere egiazko izena erabiliz eta George Eliotek idazle erromantikoaren irudiari alde egin nahi zion. Lehen eleberria 1859an argitaratu zuen, Adam Bede. Honek arrakasta izan zuen berehala, eta jakin mina piztu zuen jende artean hauei autorea nor ote zen pentsaraziz.[2]

Lan Ospetsuak[3]

aldatu

Azken urteak eta heriotza

aldatu

1880ko maiatzaren 16an, berriro jarri zen Eliot izena jende guztiaren ahotan, senarra bera baino 20 urte gazteagoa baitzen. Eztei bidaian Veneziako kanalera egin zuen salto balkoitik behera, baina bizirik atera zen eta Ingalaterrara itzuli ziren. Bikoteak etxe berria hartu zuen Chelsean. Ondoren, Eliot eztarriko infekzio batekin gaixotu zen. Horrek, hainbat urtez jasandako giltzurruneko gaixotasunari gehituta, 1880ko abenduaren 22an hil zen Chealsen, 61 urte zituela.[4]

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) «George Eliot» prezi.com (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).
  2. George Eliot. 2022-10-20 (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).
  3. «Biografía de George Eliot (Su vida, historia, bio resumida)» www.buscabiografias.com (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).
  4. (Ingelesez) George Eliot. 2023-02-28 (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).