Geometriak aztertzen dituen formetako batzuk.

Geometria matematikaren adar bat da, gauza eta espazioen formak, tamainak, posizioak eta dimentsioak aztertzen dituena. Hitzak jatorri grekoa du eta "lurraren neurketa" esan nahi du (geo = lurra, metria = neurtu). Zientziarik zaharrenetariko bat da: hasieran, batez ere formen luzera, azalera eta bolumena aztertzen ziren (adibidez, lursailen azalerak neurtzeko), eta haien artean honako hauek:

Geometria laua eta ez-laua bereizten dira: geometria laua forma edo irudi lauak (adibidez, triangeluak, laukiak, zirkuluak) aztertzen dituena da, hau da, paper-orri batean (bi dimentsiotan) marraztu daitekeena da; eta ez-laua, hiru dimentsio dituzten objektuak (adibidez, esferak, kuboak, piramideak) aztertzen dituena.

Geometria lauari geometria euklidiarra ere deitzen zaio, Euklidesen omenez, bera izan baitzen lehen aldiz testu idatzietan aztertu zuena.

Erabilerak

aldatu

Geometria laua irudi lau baten azalera eta perimetroa neurtzeko erabil daiteke; geometria ez-laua, berriz, gauza solido baten bolumena eta azalera neurtzeko. Adibidez, honako hauek kalkulatzeko erabiltzen dugu:

  • gela baten azalera kalkulatzeko (adibidez, zenbat pintura erabili behar dugun jakiteko)
  • kutxa baten bolumena (zenbat gauza sar ditzakegun kalkulatzeko)
  • lursail baten ertzaren luzera (perimetroa) ezagutzeko (adibidez, zenbat hesi jarri behar ditugun jakiteko)