
Poligonoa (poli=asko, gonia=angelu) irudi geometriko lau bat da, lerro zuzenez osatuta eta itxita dagoena. Ondorioz, poligonoak itxita egon behar duenez, zuzenki guztiek elkartuta egon behar dute. Zuzenki hauei alde deitzen zaie, eta bi zuzenki lotzen diren puntuari erpin. Poligonoaren barruko aldetik begiratuta, erpinek angeluak osatzen dituzte.
Bideoa Aldatu
-
Zer dira poligonoak?
Sailkapena Aldatu
Alde kopuruaren arabera, sailkapen desberdinak daude, eta, horren arabera, poligono bakoitzak izen bat hartzen du:
- 3 alde: Triangelua
- 4 alde: Laukia
- 5 alde: Pentagonoa
- 6 alde: Hexagonoa
- 7 alde: Heptagonoa
- 8 alde: Oktogonoa
Aldeen luzeeraren arabera ere sailka daitezke poligonoak:
- Erregularrak: alde guztiek luzera berdina dutenean.
- Irregularrak: aldeek luzera desberdina dutenean.
Eguneroko adibideak Aldatu
Gure eguneroko bizitzan poligono ezberidnak aurki ditzakegu toki askotan. Hona hemen bi adibide:
- Stop seinalea: 8 alde berdineko poligonoa da, hau da, oktogonoa.
- Anbulantzian dauden gurutze gorriak: elkarren artean berdinak diren 12 aldeko poligonoa da, hau da, dodekagonoa.
Zer ez da poligonoa? Aldatu
Hona hemen zenbait adibide:
- Itxiak ez diren irudiak.
- Zuzenak ez diren aldeak dituzten irudiak.
- Hiru dimentsioko irudiak.