
Laukiak lau alde dituzten poligono edo irudi geometrikoak dira. Hainbat forma izan ditzakete, baina denek dituzte lau erpin eta bi diagonal, eta haien barneko angeluen batuketak 360° ematen ditu beti.
Laukiaren osagaiak aldatu
Laukia osatzen duten elementuak honako hauek dira:
- 4 erpin: laukia osatzen duten aldeen elkargune puntuak dira.
- 4 alde: Jarraian dauden bi erpinek mugatzen duten zuzenkia da.
- 2 diagonal: Jarraian ez dauden bi erpin elkartzean sortzen den zuzenkia da.
- 4 barne angelu: Bi aldeek eta erpin komun batek osatzen dituzte.
- 4 kanpo angelu: Aldeen luzapenak osatzen dituzte
-
Erpinak
-
Aldeak
-
Diagonalak
-
Barne angeluak
Lauki motak aldatu
Bi multzo handitan sailkatzen dira laukiak:
- Paralelogramoak: laukiaren alde guztiak paraleloak direnean (binaka). Karratua, laukizuzena, erronboa eta erronboidea dira.
-
Karratua
-
Laukizuzena
-
Erronboa
-
Erronboidea
- Ez-paralelogramoak: bi alde paralelo dituztenean eta beste biak ez. Trapezioak edo trapezoideak izan daitezke. Trapezioak, triangeluak bezala, (angelu)zuzenak, isoszeleak edo eskalenoak izan daitezke.
-
Trapezioak
-
Trapezoidea
TRAPEZIOAK: bi alde paralelo, oinarriak deiturikoak, baino ez dituen laukia da. Oinarrien arteko distantziari altuera deritzo.
TRAPEZOIDEAK: lau aldeko polígono itxi bat da, non, bere lau aldeetako alde bakar bat bera ere ez den beste batekiko paraleloa.
Non aurki daitezke? aldatu
Eguneroko bizitzan, edonon aurki ditzakegu laukiak; oso ohikoak izaten dira; kalean, adibidez, eraikuntza asko laukiak dira: herriko plazak, iragarki kartelak edota leihoak laukiak izaten dira askotan, beste gauza askoren artean.
-
Kaleko harresiko laukiak
-
Trafiko-seinaleak
Etxean, kalean bezala, leku askotan dago laukiaren irudia; adibidez, orain erabiltzen ari zaren ordenagailuaren pantaila seguru aski laukia izango da, argazkiak eta haien markoak, ateak, armairuak, mahaiak, telebistaren pantaila...
-
Pantaila
-
Garajeko atea
Eskolan ere, nonahi ikus ditzakegu laukiak; adibidez, armairuetan, korridoreetan, patioko frontoian, arbela...
-
Ikasmahaien gainaldea
-
Arbela
Bideoa aldatu
Ikusi laukiaren ezaugarriak azaltzen dituen bideo hau: