Txikipedia:Gengis Khan

👶
Jaiotza
1162ko maiatzaren 31
Delüün Boldog (en) Itzuli
💀
Heriotza
1227ko abuztuaren 18a
Yinchuan
🔨
Lanbidea
buruzagi militar
📷
Argazkiak
ikusi
Gengis Khanen erasoa Pekin hirian.

Gengis Khan konkistatzaile bat izan zen, erdialdeko Asiako nomadak elkartu zituena. Mongoliako estatua eraiki zuen haien lurretan. Ondoren, bere armada Mongoliatik kanpora, urrutira, eraman zuen. Elkarrekin inperio erraldoia eraiki zuten. Horretaz gain, jende asko hil eta hiri ugari suntsitu zituzten.

Gengis Khan 1162 inguruan jaio zen iparraldeko Mongolian. Hasieran, Tedmujin zuen izena. Mongoliar herri ugari bizi ziren Mongolian; haien artean lotura zuzena zegoen arren, ez zuten euren burua herri berdintzat jotzen. Tedmujinen aita mongoliar talde horietako baten burua zen. Tedmujinek bederatzi urte zituela, beste talde mongoliar bateko etsaiek (tatarrek) aita hil zioten. Orduan Tedmujinek hartu zuen agintea. Gaztea izan arren, jarraitzaile asko bereganatu zituen.

Pixkanaka armada handia osatu zuen; eta hori inguruko talde eta herriak konkistatzeko erabili zuen, tatarrak barne. Horrela, mendean hartutako taldeekin mongoliar nazio bateratu bat sortu zuen. Gengis Khan izendatu zuten 1209an; «guztion agintaria» da izendapen horren esanahia.

Gero, beste lurraldeak konkistatzeari ekin zion. Lehendabizi, iparraldeko Txina hartu zuen. Hamar urteren buruan, jeneralen laguntzarekin batera, Txina ia osorik menderatu zuen. Jarraiki, egun Turkmenistan eta Uzbekistan diren lurraldeak konkistatu zituen. Bere jeneralek Iran eta Errusiari eraso zieten.

Gengis Khanek Txinaren aurka egindako azken bataila 1226ean hasi zen. 1227ko abuztuaren 18an hil zen. Mongoliarrek kontrolatu zuten eskualdea, Txinako Itsasotik hasi eta europar Errusiara bitarte. Gengis Khanen semeek eta bilobek Mongolen inperioa gehiago zabaldu zuten.