Txikipedia:Eujenio Onegin

Eujenio Onegin

aldatu
 
Eujenio Onegin eleberriaren azala.

Eugenio Onegin Aleksandr Sergeievitx Puxkinek idatzitako eleberri bat da.

Eleberriaren argitarapenak

aldatu

Eleberria 1825ean argitaratu zuten, Errusian eginda da eta hizkuntza errusiarrez idatzita dago. Errusierazko literaturako idazlan klasiko garrantzitsuenetako bat da, eta bere protagonista ondorengo errusiar literatur heroien eredu bilakatu zen. 1825- 1832 bitartean atalez- atal dena argitaratzen joan ziren pixkanaka. 1833an eleberri guztia argitaratzeaz bukatu zuten. Eleberri hau oso ezaguna izan zen Errusian. [1]

Modalitateak

aldatu

Eleberri hau oinarritzat hartuz Piotr Ilitx Txaikovski errusiar musikagileak izenburu bereko opera bat konposatu zuen. Aldiz, 1911n, Vasili Goncharov zinema-zuzendariak , Eugenio Oneguin, Piotr Chardynin-en lanaren egokitzapena zuzendu zuen. Lanaren egitura poetikoaren aldetik  ezaugarri bereizgarria da, ia osorik tetrambiko tetrametroen bertsoetan (yambozko lau oineko bertsoa) idatzita dago eta ez ohiko errima-eskema batekin. Narratzailea bertsio idealizatu bat da Pushkinena. [1]

Eleberriaren arrakasta

aldatu

Eleberri apreziatuagoa da esaten duen moduarengaitik kontatzen duenagaitik baino. Tristan Shandy-rekin konparatzen dute nobela honen narratzailea duen esperientziarengaitik. [1]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c Eujenio Onegin. 2023-11-07 (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).