Tipulak erraboilak dira.

Erreboila landare batzuek mantenugaiak pilatzeko duten lurpeko zuztar berezi bat da, lodia, hostoen antzeko geruza mamitsu batzuen barruan dagoen begi batez osatua, urtero landare berria ematen duena; tipula-landarean, adibidez, erraboila da jaten dugun zatia. Erraboila duten landareei zurtoina eta hostoak zimeldu egiten zaizkie uda bukaeran eta erraboilak jasotzen ditu landareak neguan bizirik irauteko behar dituen erreserbak; ondoren, udaberrian, erraboilari kimua atera eta zurtoin berria aterako zaio.

Ez dira nahasi behar erraboilak eta tuberkuluak: erraboilek hostoak dituzte, landareak behar dituen erreserbak gordetzeko; tuberkuluak, berriz, landareen lurpeko zurtoinak dira, lodiak eta hostorik gabeak, erreserbak gordetzen dituztenak. Patata da tuberkulua, adibidez.

Erraboil batzuk jangarriak dira, baina beste batzuk ez.