👨👨👦👦 Biztanleak 373 |
🔎 Azalera 41,81 km² |
🏙️ Hiriburua Ergoiena |
📷 Argazkiak ikusi |
🗺️ |
Ergoiena Aldatu
Ergoiena 3 herriz osatutako sakanako udalerri bat da eta haren barruan 3 herri hauek daude:
- 3 herri hauetatik herriburua Lizarraga da.
- Ergoienaren azalera 41,81 km2-koa da.
- San Donato mendia Ergoienaren parte da, eta Urbasa-Andiarekin egiten du muga. Ergoienako alkatea Emeterio Senar Elso da eta hango hizkera nafarrera hego sartaldean kokatuta dago. 1500. urtean sortu zen Nafarroako erregeak Etxarritik bereizi zutelako.
- Posta kodea: 31829
Populazioa Aldatu
Ergoienak guztira 373 biztanle ditu, hau da Unanuk 86, Dorrauk 114 eta Lizarragak
170. Biztanleen % 87,90-k Euskaraz hitzegiten dakite. Biztanleriaren %54,2ak gizonak dira, %45,6-a, berriz, emakumeak.
Klima Aldatu
Eurite ugari, neguan hotza, eta udan lehorte txikiak daude. Urteko bataz besteko tenperatura 8 eta 12 gradu bitartean da, eta prezipitazioak 1.400 mm eta 1.800 mm bitartean.
Festak Aldatu
Lizarragan San Adrian jaiak ekainaren 20an dira eta azaroaren 21an San Klementeak, aldiz Unanun ekainaren 29an dira eta San Pedroak ospatzen dira. Dorraon Herriko festak Andre Mariaren Jasokundearen omenez egiten dira, abuztuaren 14an hasita.[1]