Txikipedia:Eremu natural

Eremu Natural aldatu

Eremu, ingurune edo paisai naturala gutxi aldaturik dagoen lurraren zati bat da, eta legalki babestuta egoten da.

Paisaia Naturala aldatu

Paisaia naturala gizakiarengatik eraldaketa txikiak sufritu dituen eremua da. Inor bizi ez den lurrak dira: eskualde polarrak, goi-mendiak eta zenbait oihan tropikal, nondik ehiztariak eta zenbait biltzaile bakarrik igarotzen diren ingurunean aldaketarik eragin gabe.

Bi mota desberdindu ahal ditugu:

- Kostaldeko paisaia, kostan edo ondoan, adibidez hondartzak edo itsaslabarrak.

- Barrualdeko paisaia, kostatik urrun, normalean mendiak, haranak edo lautadak dira.

Eremu naturala izateko zer behar da? aldatu

Eremu naturala izateko baldintza batzuk daude:

- Ekosistema edo paisai ezberdinak izan behar ditu.

- Ekosistema naturalki kontserbatu behar da.

- Animalia eta landare asko behar ditu.

- Eremu hau ikertzea posible izan behar da.

- Uraren emaria erregulatuta egon behar da.

Zeintzuk dira eremu natural motak? aldatu

Parkeak aldatu

Gizakiak aldatu ditu bere presentziarekin, baina oraindik ingurumenak botere handia dauka leku hauetan, fauna eta flora asko egonez. Hiru motatan banatu ahal ditugu: Natura-parkeak, Eskualdeko Parkeak eta Parke Nazionalak.

Natura Erreserbak aldatu

Natura gune hauek babestearen arrazoia, haien ekosistema edo elementu biologikoen hauskortasuna, bitxitasuna edo berezitasunean datza eta horregatik aintzat hartze berezia merezi dute. Hauek dira motak:

- Zientifikoak, balore zientifiko handia daukatelako.

- Integralak, oso babestua daude eta kondizio oso onetan daude.

 
Urdaibai padura Bizkaian dago eta Biosferaren erreserba da

Monumentu Naturalak aldatu

Naturan dauden eraikuntza naturalak dira, ederrak eta bereziak izateagatik babesturik daude.

Babestutako Paisaiak aldatu

Ingurune naturalen eremuetan, bere estetika eta kultura balioengatik, babes berezia behar dutenak dira.