Txikipedia:Emily Brontë

Emily Brontë

aldatu

Biografia

aldatu
 
Emily Brontëren irudia

Emily Brontë Thorntonen jaio zen, Ingalaterrako Yorkshire konderrian. Sei anai-arrebatatik bosgarrena izan zen. 1820an familia osoa Haworthera joan zen bizitzera, bertan aita erretore izendatu zutelarik. Seme-alaba guztiak eskolatzeaz arduratu zen. Bi liburu, poemak, liburuxkak eta sermoiak ere idatzi zituen.Ama 1821eko irailaren 21ean hil zen eta 1824ko abuztuan, Charlotte eta Emily ahizpak, euren ahizpa nagusiak ziren Mary eta Elizabethekin batera, barnetegira bidali zituzten. Bertan, bi ahizpa zaharrenak hil ziren. Hasieran behintzat, idaztea jolasa besterik ez zen Brontë anai-arrebentzat.

Heldutasuna

aldatu

1838an Emily etxe-irakasle bezala hasi zen lanean, Law Hillen. Geroago, ahizpa Charlottekin batera, Bruselako eskola pribatu bateko ikasle izan zen. Izebaren heriotzaren ondorioz Ingalaterrara bueltatu behar izan zuen. Ordutik aurrera, Emily familiako administratzaile bezala geratu zen. Emilyren osasuna beti izan zen oso hauskorra eta 1848ko abenduaren 19an hil zen tuberkulosiak jota, 30 urte baino ez zituela, hiru hilabete lehenago bere anaiaren hiletan hotzeria hartu ondoren.