👶
Jaiotza
1647ko urtarrilaren 17a
Gdańsk
💀
Heriotza
1693ko abenduaren 22a
Gdańsk
🔨
Lanbidea
astronomo
📷
Argazkiak
ikusi
Elżbieta Hevelius
Elżbieta Hevelius

Elżbieta Hevelius, lehen emakume astronomoa izan zen. Bere izen osoa Elżbieta Koopman Heweliusz da. 1647ko urtarrilaren 17an jaio zen, eta 1693ko abenduaren 22an hil zen.

Familia eta ikasketak aldatu

1663. urtean Johannes Eveliusrekin ezkondu zen; Johannesek 52 urte zituen eta Elisabethek 16 urte. Beraren eragina jaso zuen. Alemanieraz hitz egiten zuen, eta astronomian aritzen lehen emakumea izan zen. Elisabethen familia aberatsa zen, bere gurasoak Gdanks hiriko merkatariak ziren. Astronomo honen bizitzari buruz, 2006. urtean film bat egin zuten haren omenez, The Stars Huntress deiturikoa.

Idatzitako liburua aldatu

 
Prodromus astronomiae

Prodromus astronomiae, Johannes, senarra, hil zenean Elisabethek argitaratu zuen, Joan III. a Sobieski erregearen laguntzarekin. Hiru atal zituen. Liburuak izarren katalogo metodologia eta teknikak azaltzen ditu. Bertan 600 izar berri eta 12 konstelazioa berri gehitu zirela esaten du. Nahiz eta batzuek, emakumea izateagatik ez sinistu eta mesfidantzaz jokatu,  hainbat behaketa eginez, kalkuloak oso zehatzak zirela ziurtatu zuten.

Erreferentziak aldatu

Elisabeth Hevelius