Ekotonoa bi ekosistema elkartzen diren zona da. Non organismoek elkarren artean eta inguratzen dien ingurune fisikoarekin elkar eragiten duten. Ekotonoa pixkanaka sortu daiteke edota modu bortitzean. Ingurumen aldagai fisiko nahiz biologikoen arabera.

Gune hauek ingurumen garrantzi handia dute, izan ere, biodibertsitate handiko eremuak dira, batez ere azalera handia eta eguraldi egonkorra dutenak.

Zumaia Ekontonoa

aldatu

Zumaiako kasuan, berezitasun bat du. Bi ekosistemak tartean dagoen bide batek banatzen baititu, eta honek askoz nabariagoa egiten du. Gainera, bertan eguzkiak betean ematen duenez, bi ekosistemetako animaliak elkartzen dira. Hala nola intsektu txikiak, narrastiak edo hegaztiak.

Trantsizio-eremu hauek klima, topografia, lurzoruaren ezaugarriak edo biotopo deitzen den beste populazio baten presentziak bezalako aldagai fisiko-ingurumenen eraginez eratzen dira.

Aldagai horien eta haien balioen arabera, trantsizioa bapateagoa edo mailakatuagoa izan daiteke. Adibidez, ibai-ibilbide bat egotea sistema baten amaiera eta beste baten hasiera bat-batean izan daiteke. Hala ere, mendi bat eta malda handia egoteak, baso baten amaierak pixkanaka-pixkanaka trantsizioa egin dezakeela ekar dezake.

Ekotono sailkapena:

aldatu

Lehen aipatu dugunez, trantsizio gunearen artean dagoen ekosistema motaren arabera ekotono mota desberdinak daude. Eremu hauek modu ezberdinetan banatu edo sailkatu daitezke.

1º Bioma motari erreferentzia egiten badiogu, ekotonoak faktore klimatikoek dituzte, hala nola ura, tenperatura eta faktore topografikoak.

Paisaia motari erreferentzia egiten badiogu, ekotonoak klima motaren ezaugarri izango dira, orografia eta lurzoruaren ezaugarri kimiko batzuk ere sartu ahal izango dira.

Ekotono adibideak:

aldatu

Oasiak basamortuan

aldatu

Oasi bat basamortu baten bakandurik dagoen landare gunea da, iturri edo antzeko ur sorburu baten inguruan hazten dena. Oasien kokalekuak berebiziko garrantzia izan du basamortu eskualdeetako garraio eta merkataritza bideetan.

Litorala

aldatu

Kostaldeko inguruneak lur eta itsas sistemen arteko trantsizio-eremuak dira. Kontzeptualki ekotonoak dira, materiaren eta energiaren truke prozesu bizien ezaugarri diren muga ekologikoak. Oso ekosistema dinamikoak dira, etengabeko bilakaera eta aldaketan.