Ba al dakizu   

Lehenago, mundu anglosaxoian, tijeretak burmuinean pertsonen belarrien bidez sartzen zirelako uste faltsua zegoen, eta hortik dator ingelesezko "earwig" izena, "Belarriko intsektua" esan nahi duena.

Mariartazia (Forficula auricularia) intsektu txiki, beltz eta gorria da, oso ezaguna da bere gorputzaren bukaeran artazi bezalako kurrikak dituelako. Intsektu hauek horrela izendatu ohi dira: “ebakitzaileak”, “tijeretak”, edo “guraize-ebakitzaileak”.

Mariartazia guraize antzeko bat du bere gorputzaren amaieran.

Zein da bere itxura? aldatu

Intsektu hauek oso forma bitxia dute, haien gorputzen amaieraK guraize itxurakoa baitu. Hori dela eta, askotan deitzen diegu “kortapitxak” edo “tijeretak”. Intsektu hauek normalean txikiak edo ertainak dira, haien gorputza luzea da. Familia honetako intsektu gehienak marroiak dira, baina batzuk kolore beltza eta gorria dute.

Zer jaten dute? aldatu

Mariartaziek bereziki jaten dute bai landareak, bai haiek baino txikiagoak diren animaliak, baita hilda daudenak. Beraz, haien ingurumenean jaten duten janaria bukatzen bada, haien elikadura bizkor aldatzeko gaitasuna dute.

Non bizi dira? aldatu

 
Dermaptera bizitza-prozesua.

Dermapteroaren habitata, oro har, hezetasun handiko klimetan baino ez dago, eta, horregatik, gune tropikal eta subtropikaletan mariartazi espezie ugari daude. Bestalde, Afrikako basamortuetan mariartazi espezieren bat dago, kasu honetan klimak girotutako eta horretara egokitutako espezieen salbuespenak direlarik. Animalia hauei ez zaizkie gustatzen eremu lehorrak, hori dela eta, ez dute luzaro bizi. Horregatik, normala da etxeetako sotoetan mariartaziak aurkitzea. Dermapteraren banaketa oso zabala da, kontinente guztietan aurki ditzakegu. Duela oso denbora gutxi hasi ziren eremu hotzetara egokitzen, eta orain Hego Amerikako lekuetan ere ikus ditzakegu. Bestetik, oso erraz aurki ditzakegu mota honetako intsektuak Europan.

   Ba al dakizu    

Dermaptera ordenaren jatorria eta bilakaera ez da zehatz ezagutzen, daukagun fosilen erregistrorik zaharrena Mesozoikoaren garaikoa da, duela 200 milioi urte baino gehiago. Baina animalia hauek askoz zaharragoak direla uste da.

Nola ugaltzen dira? aldatu

 
Dermaptera mugurdi bat baino txikiagoa.

Intsektu hauek obiparoak dira, hau da arrautzak jartzen dituzte, ondorengoak sortzeko. Prozesua oso erraza da, emeak, arrautzak sakabanatzen ditu bere gordelekutik eta horrela, errazago aterako dira intsektuak arrautzetatik.

Mariartaziek osatu gabeko metamorfosia dute, hau da, ez dira zuzenean aldatzen modu batetik bestera tximeletak bezala. Animalia hauei ninfa deitzen diegu, eta 4 edo 5 etapa dituzte helduren gorputza lortu aurretik, eta etapa bakoitzaren amaieran mutu bat dago.

Mariartaziak taldean bizi dira udan, baina neguan bakarrik edo bikoteka hibernatzen dute. Espezie hori udazkenean edo udaberrian jaio ohi da, eta emeak udaberrian botatzen ditu arrautzak.

Zeinek jaten ditu? aldatu

 
Mariartazia eta bere kumeak.

Intsektu txiki honek min handia egin dezakeela dirudi, baina ez da horrela, animalia askok jan nahi dute. Zomorro honek pozoirik ez du, defentsak oso gogorrak ez dituelako eta beste animalia askorentzat jateko oso errazak direlako. Bere predatzaile nagusienak hegaztiak, ugaztunak eta anfibioak dira.

Nolakoa da insektu honen familia? aldatu

 
Dermapteraren sailkapena