Gandhiren museoa.

Delhi Asiako hiri bat da eta Indiako hiri handienetakoa da. Hiriaren barnean New Delhi (Delhi Berria) dago, Indiako hiriburua dena. 2011ko datuen arabera, hiriak 16.787.941 biztanle ditu, baina ondoan dituen hiriak batera hartuta 26 milioitara iristen da.

HistoriaAldatu

Duela lau mila urtetik bizi da jendea Delhin. Hainbat inperioren barnean egon da, famatuenak Mogol Inperioa eta Britainiar Inperioa. Britaniarrek New Delhi sortu zuten eta Indiako hiriburua bihurtu zuten. 1947an Indiak askatasuna lortu zuen.

Leku ikusgarriakAldatu

Monumentu hauek dira ezagunenak:

  • Gotorleku Gorria
  • Humayunen hilobia
  • India Gate (New Delhin)

IrudiakAldatu