Txikipedia:Bizkarsoro
Bizkarsoro filma 2023-an egina izan da. Josu Martinez , bilbotarra, filma egin du. Filma hori fikzio bat da, baina egiazko istorioak kondatuak dira.
Aurkezpena
aldatu“Bizkarsoro” urratsez urrats eraiki zen, 2018tik aurrera filmatutako bost film labur ezberdinen bidez. Argazki zuzendaria Hibai Castro Egia da, muntaia egin duten pertsonak Laurence Larre, Katti Pochelu, Maialen Sarasua Oliden eta Alex Argoitia. Filmak 82 minutu irauten du euskaraz, frantesesez eta alemandarrez itzulia . Filma kondatzen du nola zigortzen zituzten herritarrak euskaraz hitz egiten bazuten.[1]
Sinopsia
aldatuJosu Martinezek zuzendutako fikziozko luzemetraia da Bizkarsoro.
Bizkarsoro herria ez da existitzen eta, era berean, Euskal Herriko edozein herri izan daiteke Bizkarsoro.
Bizkarsorotarrak fikziozko pertsonaiak dira eta, era berean, euskaraz bizitzeagatik jazarriak izan diren euskaldun guztiak dira.
1914tik 1982ra bitartean gertatzen diren bost istoriok osatzen dute filma. Ahozko lekukotzetan eta idatzitako testuetan oinarritutako fikziozko bost istorio dira, bost hamarkadatako kontakizuna.
Argia aldizkariko Gorka Peñagarikano Goikoetxeak honela iruzkindu zuen:
“Bizkarsoro herri euskalduna da, jendearen joan-etorririk eta populazioaren nahaste handirik apenas bizitu duena iraganean. Lehen Mundu Gerran frantsesen bandoan borrokatu beharko du lehenik, eta nazien inbasioa jasan gero. Finean, identitateari eta hizkuntzari uko egitera behartuta ikusiko du bere burua. Programaturik dago bere heriotza, arriskuan dago, eta ondo pentsaturik egingo zaio eraso, baina pronostiko guztien kontrara, eutsi egingo dio. Eta hiltzekotan ere, badaki, autopsiarako frogak utzita hilko dela.
Partaideak
aldatu200 biztanle baino gehiagok parte hartu zuten. 3 hizkuntzetan itzulia izan zen . Horietan euskaraz frantsesez eta alemanez.
Zuzendaria
aldatuJosu Martinez
Argazki zuzendaria
aldatuHibai Castro Egia
Produkzioa
aldatuJosu Martinez
Katti Pochelu
Mikel Arredondo
Ane Antoñanzas
Montaketa
aldatuLaurence Larre
Maialen Sarasua Oliden
Alex Argoitia
Musika
aldatuJoserra Senperena
Soinua
aldatuXanti Salvador
Izaskun Urkijo Alijo