Txikipedia:Beezie Madden
Madden Elizabeth Patton Miwaukeen jaio zen 1963 ko azaroaren 20 ean, Wisconsinen, Amerikako Estatu Batuetan.
Zaldi-lasterketak eta txapelketakAldatu
Elizabeth 'Beezie' Madden hiru urte zituenetik dabil zaldian eta lau urterekin bere lehen ponia jaso zuen Gabonetako opari gisa. Beezie hipikako txapeldun olinpiar bat da.
22 urterekin egin zuen debuta Grand Prix mailan. Bi zilar eta bi brontze irabazi zituen Munduko Txapelketan; Nazioarteko hiru onenen sailkapenean sartu zen, eta milioi bat dolar baino gehiago irabazi duen lehen emakumea da.[1]
Eguneroko bizitzaAldatu
Lehiatzeaz gain, Maddenek prestakuntza eta salmenta negozio arrakastatsu bateko buruzagia da bere senarra Johnekin.[2]
Nazioarteko sariakAldatu
Joko Olinpikoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Postua | Kategoria |
2004 | Atenas (Grecia) | 1 | Taldeka |
2008 | Hong Kong (China) | 1 | Taldeka |
2008 | Hong Kong (China) | 3 | Banaka |
2016 | Río de Janeiro (Brasil) | 2 | Taldeka |
Munduko txapelketa | |||
Urtea | Lekua | Postua | Kategoria |
2006 | Aquisgrán (Alemania) | 2 | Banaka |
2006 | Aquisgrán (Alemania) | 2 | Taldeka |
2014 | Caen (Francia) | 3 | Banaka |
2014 | Caen (Francia) | 3 | Taldeka |
ErreferentziakAldatu
- ↑ (Gaztelaniaz) Elizabeth Madden. 2021-11-24 (Noiz kontsultatua: 2022-03-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) Elizabeth Madden. 2021-11-24 (Noiz kontsultatua: 2022-03-11).