Txikipedia:Bederatzi puntuko txikia

Bederatzi Puntuko Txikia edo Bederatziko txikia hamalau lerroko bertso bat da. Bederatzi puntuko txikian bertsolerro bakoitzean ez dago silaba kouru bera, banaketa hau jarraitzen dute bertsolerroek: 7, 6, 7, 5, 7, 6, 7, 6, 6, 6, 6, 6, 7, 5. Berezia da, 5 silabako 2 lerro, 6 silabako 7 lerro eta 7 silabako 5 lerro dituelako.

Definizioa aldatu

Bederatzi puntukoask dira hainbat doinu ezagun, besteak beste, Bilintxen Horra sei bertso kale garbitzaileari eta Xenpelarren Betroiarenak:

Bertso berriyak jartzen …………………………………………………………………………………………………….....(7)

orain naiz abiyan, ..........…………………………………………………………………………………………………….(6a)

predikatzera nua .........…………………………………………………………………………………………………….....(7)

Euskal-erriyan; ..........…………………………………………………………………………………………………….....(5a)

betroi bat artu nuen ......………………………………………………………………………………………………....…...(7)

Ernanin feriyan, ............………………………………………………………………………………………………..…...(6a)

galantziya egingo ......…………………………………………………………………………………………………….......(7)

zuela agiyan; .........……………………………………………………………………………………………………….....(6a)

tristura begiyan, ..........………………………………………………………………………………………………..........(6a)

beti auleriyan, .....………………………………………………………………………………………………..................(6a)

ez aren premiyan ...………………………………………………………………………………………………...............(6a)

nere fameliyan; ...………………………………………………………………………………………………..................(6a)

Senpelarrek dakizki ...………………………………………………………………………………………………..............(7)

Errenteriyan. ...........………………………………………………………………………………………………..............(5a)

Erabilera aldatu

Garai batean ez zen batere bertso ohikoa eta erabilia. Esaterako, 1959ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan, gai jartzaileak lehen aldiz eskatu zien bertsolariei bederatzi puntuko bertsoa botatzeko, eta bertsolariak ezetz esan zioten, Mitxelenak izan ezik. Gaur egun, berriz, Txomin Garmendiak kontatzen duenez, eskola-umeek ere badakite bederatzi puntukoa botatzen.

Bertsoaldi ezagunak aldatu

1993ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean goizeko saioan jarri zitzaien bertsolariei ariketa hau. Ezaguna da Andoni Egañak "irrifarra" hitzari kantatutakoa. 2001eko txapelketatik aurrera, buruz burukoan, bertsolari bakoitzak bederatziko bertso bat osatu behar du.

Ezagunak dira Maialen Lujanbiok eta Amets Arzallusek suari eta altzoari kantatuak; Andoni Egañak aulkiari kantatua edo Maialen Lujanbiok eskuari kantatutakoak.

Zenbait doinu aldatu

Bertsolaritzaren Datu-Basean 13 doinu eskaintzen dira, tartean ondoko hauek: