Txikipedia:Basamarrubi

Basamarrubia (Fragaria vesca) aldatu

 
Marrubi landarearen ilustrazioa.


Marrubia, basamarrubiaere deitua, Rosazea familiko landarea da. Landare belarkara da. Bere izen zientifikoa Fragaria vesca da. Fragaria hitza fragumetik (italieraz) dator, honek «lurrin usaintsua » esan nahi du. Bestetik, vesca hitza véscor-etik dator (latinez), « jangarri » esan nahi duena, hau da, jangarria den lurrina.

Nolakoa da? aldatu

Hostoa aldatu

Hostoak hiru foliotan banatuta daude eta ertza zerratuta dute. Lodiera aldatu egiten da laborearen arabera. Berde kolorekoak dira, intentsitate handiagokoak edo txikiagokoak, eta batzuetan gorrixkak, neguan. Marrubien loreak infloreszentzietan taldekatuta daude.

Zurtoina aldatu

Zurtoinak 30-40 cm-ko luzeera izan dezake. Zurtoina errizoma bihurtzen da, eta bertatik ateratzen dira hostoak. Estoloi ugari sortzen dituen landarea da eta hauetatik banako berriak sortzen dira.

Polinizazioa aldatu

Polinizazioa entomofiloa da, hau da, intsektuen bidez egiten da erle eta dipteroen bidez, alegia.

Lorea aldatu

Loreak hermafroditak dira (ugal-organo arra eta emea lore berdinean ditu) eta apiriletik uztailera loratzen dira. Batzuetan udazkenean ere loratu ahal dira. Landarearen muturrean 5 lore zuria agertzen dira. Lore bakoitzak 5 petalo zuri, 5 sepalo eta 20 lorezil (ugaltze organo arra) izaten ditu, azken hauek polen ale (gameto arra) handiekin. Lore emeak arrak baino altuera handiagoan egon ohi dira, autopolinizazioa sahiesteko.

 
Marrubiaren gainean agertzen diren puntutxoak (1mm), benetako fruituak.

Fruitua aldatu

Marrubi bezala ezagutzen duguna ez da benetan fruitu bat, jangarria dena errezeptakulua (sepaloen azpialdeko zatia) loditzen denean sortzen da. Benetako fruituak haren gainean dauden puntutxoak dira 1mm-ko diametroa dutenak dira. Marrubia kolore gorri distiratsu, goxoa eta usaintsua da. Kolore gorria ematen dion pigmentua antozianina da eta kolesterola eta hipertentsioa izateko arriskua murrizten laguntzen du.

Banaketa geografikoa aldatu

Eurasian agertzen da eta modu ikaragarrian hazten da; adibidez, Txileko hegoaldean, Europa osoan eta Asiako iparraldean. Euskal Herrian oso ohikoa den espezia da.

abitatari dagokionez, lur hezeak (ondo drenatuak) eta mantenugi ugari dituztenetan hazten da. Eguzkia behar du, baina ez gehiegi. Basoen ertzetan eta eremu sakabanatuetan hazten da.

Erabilerak aldatu

Historiaurretik erabiltzen den landarea da, oso ezaguna greziar eta erromatarren artean ere. Historian zehar hainbat erabilera ezberdin izan ditu honek dituen propietateengatik, esaterako:

  • Laborantzan oso erabilia da.
  • Landare antioxidatzaile bezala kontsideratzen da tanino eta alkaloide kantitate handiak dituelako.
  • Sendabelar bezala ere erabiltzen da.
    • Aho eta eztarritako gaixotasun askotarako: faringitisa, gingibitisa eta estomatitisa sendatzeko.
    • Larruazalean egindako zauri eta pitzadurak sendatzeko.
    • Digestio-arazo, idorreria eta gibeleko nahasmendu batzuen aurka erabili ohi da.
    • Aanemia tratatzeko.

Nola hazi marrubi landarea? aldatu

  • Hazteko tenperatura egokiena 15-20ºC dira, baina izozteak ere jasan ditzakete.
  • Ur kantitate txikiak bota behar zaizkio egunean behin baino gehiagotan lurra bustia izan dezan.
  • Errazago hazten da materia organiko asko baldin badago landatzen den lurrean.
  • Behin landarea landatuta dagoela, hazten den heinean estoloiak sortu behar dira bertatik beste marrubi landare bat hazteko.

Argazkiak aldatu

 
Marrubi (Fragaria vesca) landarea.
 
Marrubi landarearen hostoa.
 
Marrubi landarearen lorea.