Barea barraskiloaren antza duen animalia bat da, baina kasu honetan, ez du maskorrik edo maskorra haren gorputzaren barnean dago. Bi animalia hauek moluskuak dira eta, haien barruan, gasteropodo deitzen zaie. Ornogabe deituriko talde handiago baten barruan sartzen dira, bizkar-hezurrik ez dutelako.

   Ba al dakizu   

Animalia espezie guztien %97 ornogabeak direla?

Ornogabeen artean moluskuez gain, intsektuak, karramarroak, zizareak edota olagarroak sar ditzakegu, besteak beste.





Nolakoak dira?

Bareen luzera 1 eta 15 zentimetro artekoa da. Buruan, ahoa eta lau antena dituzte. Bi antenen gainean, begiak dituzte eta ahoan, hortzak eta mihia. Zati gihartsua haien oina da eta lurrean itsas daiteke.

Gasteizko gure ikastetxe ondoan zegoen barea lupatik ikusita.

Bareak, hermafroditak dira; horrek esan nahi du, arrak eta emeak direla aldi berean.

Normalean, bareak gauez ateratzen dira, tenperatura eta hezetasunaren arabera. Hotz asko egiten badu, hil egiten dira eta euririk ez badu egiten, ezin dute mukirik sortu mugitzeko.


Non bizi dira?

Edozein lekutan aurki ditzakegu, eta, ondorioz, bare espezie asko daude. Batzuk lurrean bizi dira eta beste batzuk berriz, uretan; hauei itsas-bare deitzen zaie, nahiz eta haien izen zientifikoa nudibrankio izan.


Zer jaten dute?

   Ba al dakizu   

Bareek gorputzean duten mukiari esker, arrastaka mugitzen direla.

Egun batean, eguraldi egokiarekin, 4 eta 7 metro artean mugitu ahal dira.

Nagusiki, landareak jaten dituzte, baina baita beste animalien hondakinak ere. Honengatik, naturan papera handia dute landare ustelduak jatean.


      Ikusi!


Barea hostoa jaten






Zein da haien bizi zikloa?

Bare bakoitzak udaberritik udazkenera, 100 eta 800 arrautz bitartean jartzen ditu eta hauek 3-4 aste ondoren jaiotzen dira. Jaio ostean, hilabete erdi eta 3 hilabete artean garatu egiten dira ugaltzeko prest egon aurretik. Negua arrautz, gazte edo heldu moduan igaro dezakete eta azkenean, jaiotzatik 6-12 hilabetera hil egiten dira.

Bareen bizi zikloa.