Itsas barea

Nudibrankioa edo itsas barea kolore eta patroi ugari dituen animali ornogabea da.

Animali bakarti eta geldoa da eta itsasoko animali askorentzat harrapakin erraza. Gainera, eguneko edo gaueko animalia izan daiteke, bizi den eremuaren arabera.

Nolakoa da beraien bizitza? aldatu

Itsas bareak bizi itxaropen laburra du, 9-18 hilabete bitartekoa.

Kumeak izateko denbora-tartea klimaren araberakoa da, ez da berdina tenperatura altuko inguruneetan edo leku heze eta hotzetan kumeak jartzeko daukan ahalmena.100-500 arrautza jartzen ditu.

Non bizi dira? aldatu

 
Itsas barea bere bizi lekuan.

Itsas barea munduko ozeano guztietan aurkitzen da (hondo hareatsuetan, arrezifeetan...), baina sakonera gutxiko ur tropikaletan ugariagoa da.

Itsas bare gehienak arrastatzen duten substantziari lotuta bizi dira, hala ere, batzuetan itsas algekin lotuta bizi da, hauek babes eta elikagai bezala balio diotelako.

Zer jaten du? aldatu

   Ba al dakizu    

Felimare cantabrica deitzen den itsas bare mota bat dugu Euskal Herriko kostaldean. Bere izenak Cantabrica hitza du, Espainiako ipar kostaldeari erreferentzia eginez.

Nagusiki animalia belarjalea da, planktonez, algez eta itsas hondoan deskonposatzen ari diren materialez elikatzen da.

Gainera, bizi diren lekuko ekosistema ondo mantentzen laguntzen du, garbiketa ona egiten duelako arroketako materiala eta belarrak janez. Hala ere, itsas barea animalia sesil txikiez elikatu daiteke, adibidez zelenteratuak edo esponjak.

 
Felimare cantabrica

Zein harrapakari ditu eta zelan defendatzen da? aldatu

Itsas barearen harrapakari nagusiak arrainak, karramarroak eta otarrainak dira.

Itsas bareek hainbat defentsa mekanismo dituzte, espeziaren araberakoak. Batzuek zapore desatsegina dute, beste batzuk aldiz kamuflatu egin daitezke...