Txikipedia:Babarrun
Babarruna (Phaseolus vulgaris), ilar edo indaba izenaz ere ezagutzen da. Lekale mota bat da, lekatik ateratako ale lehor marroixka edo zuri kolorekoak direnak.[1]
Jateko modua
aldatuBabarrunak jateko modu asko daude: freskoan (leka modura), lehorrean, eta eltzekari modura. Hostoa ere jaten daiteke, eta haren lastoa etxabereen bazka modura erabiltzen da. [1]
Jatorria
aldatuBabarrunak, kuiak, eta artoak Amerikako jatorrizko nekazaritzaren oinarria osatu zuten mende luzez. [1]
Merkataritza
aldatuBabarrunen merkataritza ekoizpena mundu osoan dago hedaturik. Brasil eta India dira babarrun lehor gehien ekoizten dituztenak, eta Txina leka gehien ekoizten duena. Euskal Herrian Tolosako eta Gernikako babarrunak dira ezagunenak, baita Arabako babarrun nabarrak ere. [1]