Astamenda (Mentha suaveolens)

Astamenda (Mentha suaveolens) landare belarkara bat da, belarraren antzekoa.Zurtoin iletsuak dituena, metro baterainokoak.

Lurgaineko aldea neguan galtzen da, udaberrian berriz sortzeko. Usain oso berezia du, are biziagoa da hostoa igurtziz gero.

   Ba al dakizu   
Tximeleta bat astamendan.
Tximeleta bat astamendan.
Astamenda bizi den tokian, asuna (Urtica dioica) ez da urruti izango. Biek dituzte gustuko hezetasun apur bat duten lurzoruak.Asunak erretako azalean astamendarekin igurtzi bat eman eta azkura lasaitzen dela esan ohi da.

Hezetasun apur bat duten lurzoruetan hazten da, erreka eta ibai inguruetan.

Nolakoa da?

aldatu
 
Astamendaren lorea.

Hosto ia biribilak, zurixkak eta azpialdean iletsuak ditu; usain berezia du.

Zurtoin beretik jaiotzen dira loreak, eta hauek, adarretan edo zurtoinaren gorputz-adarretan kokatuta egoten dira. Lore oso txikiak ditu. Zuria edo arrosa kolorekoak.

Loreak, multzoetan biltzen dira, 10 cm-rainoko galburu baten forman.Argazkian ikus daitekeen bezala.

Astamenda martxo eta abendu bitartean loratzen da. Haren fruituak oso txikiak dira.

Zertarako erabiltzen da?

aldatu
 
Astamenda-infusioa.

Astamenda belar usaintsua da, oso erabilia infusioan hartzeko eta sukaldaritzan.

Infusioa sukarra eta buruko mina tratatzeko erabiltzen da.

Oso ona da digestio arazoak tratatzeko.

   Ba al dakizu    

Arkakusoen aurkako arma bezala erabili izan da aspaldi: hari mutur batekin lotutako menda sorta eder bat egin eta ohea, ohe barrua, eta gelako haltzariak eta hormak ondo igurtzi. Ondoren, menda sorta ohearen azpian uzten zen, beste arkakusoren bati hurbiltzea bururatzen bazaio zer datorkion jakin dezan.

Esteka interesgarriak

aldatu

Astamendari buruzko bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=TsG8wjEgIeg

Argitalpena: Bidasoaren arroko ibai-landaredia https://www.irekibai.eu/wp-content/uploads/2019/11/Bidasoaren_landaderia_WEB.pdf

Argia aldizkaria: Ohepeko sorta https://www.argia.eus/argia-astekaria/2481/ohepeko-sorta



Entzun artikuluaren irakurketa

aldatu
Artikulua entzuteko egin klik hemen