Armeniera (Հայերեն, hayeren) armeniarrek mintzatzen duten indoeuropar hizkuntza da.

Historia

aldatu

Armeniako Errepublikaren historia da, baina baita armeniar herriarena, armeniera hizkuntzarena, eta iraganean armeniarrak bizi izan diren eskualde historiko eta geografikoen historia, zeinean estatu eta entitate armeniar subiraunak edo menpekoak egon izan diren mendeetan.

Erabilera

aldatu

Armeniera armeniarrek hitz egiten duten hizkuntza da, baino hizkuntza hau ez da Armenian bakarrik hitz egiten, inguruko hainbat herrialdeetan ere hitz egiten, adibidez: Nagorno Karabakh, Errusia, Georgia, Iran, Siria, Libano eta Irak. Armenian ez ezik, Nagorno-Karabakhen (Azerbaijandik de facto independentzia lortu duen eskualdea), Errusian, Georgian, Iranen, Sirian, Libanon, Iraken eta Turkian ere hitz egiten da. Armeniar genozidioak 1915ean eragindako diasporak, era berean, hizkuntza herrialde ugaritara hedatu du.

Gaur egun munduan, 7 milioi pertsonek hitz egiten dute hizkuntza hau.

Alfabetoa

aldatu

Berezko alfabetoa (armeniar alfabetoa) darabil, Erdi Aroan Mesrop Mashtots santuak sortua.

Armeniar alfabetoa
Ա ա : Aib Խ խ : Khe Չ չ : Txa
Բ բ : Ben Ծ ծ : Tsa Պ պ : Pe
Գ գ : Gim Կ կ : Ken Ջ ջ : Je
Դ դ : Da Հ հ : Ho Ռ ռ : Ra
Ե ե : Jetx Ձ ձ : Dza Ս ս : Se
Զ զ : Za Ղ ղ : Ghat Վ վ : Vev
Է է : E Ճ ճ : Txe Տ տ : Tin / Tiun
Ը ը : Et Մ մ : Men Ր ր : Re
Թ թ : To Յ յ : Ji / Hi Ց ց : Tso
Ժ ժ : Zhe Ն ն : Nu Ւ ւ : Hin¹
Ի ի : Ini Շ շ : Xa Փ փ : Pir / Piur
Լ լ : Lin / Liun Ո ո : Vo Ք ք : Ke