Arkeobakterioak mikrobio zelulabakarrak dira eta bakterioak bezala prokariotoak dira, hau da, euren zelulek ez dute nukleorik. Hala ere, oso ezberdinak dira bakterioekin konparatuz, nahiz eta izen berdina partekatu. Genetikoki, arkeobakterioak hurbilago daude eukariotoengandik bakterioengandik baino, nahiz eta aipatu bezala prokariotoak izan.
Zeintzuk dira bere ezaugarriak? aldatu
Arkeobakterioen morfologia eta itxura oso antzekoa da bakterioenarekin konparatuz. Maila genetikoan eta biokimikoan berriz, oso desberdinak dira, eta horrez gain, bakterioetatik ezberdintzen dituzten beste gauza bat da ez dutela koloniarik egiten.
Genetikari dagokionez, eukariotoen zenbait ezaugarri izaten dituzte. Bizimoduaren aldetik arkeobakterio batzuk metanogenoak dira eta asko muturreko baldintzak jasateko gai dira, hau da, estremofiloak dira.
Zein da izaki bizidunen sailkapeneanSailkapena aldatu
Lehen, arkeobakterioak bakterioekin batera monera erreinuaren barruan sailkatzen ziren. Gaur egun ordea, jakintza gehiago dago arkeobakterioen inguruan eta talde independientea osatzen dute. Are gehiago, hain dira genetikoki desberdinak arkeobakterioak bakterioekiko, non, izaki bizidunen sailkapenean, erreinuen gainetik domeninu izeneko sailkapen bat sortu den arkeobakterioak, bakterioak eta zelula eukariotodun izaki bizidun artean bereizteko. Hiru domeinuak beraz, hauek dira: Archea, Bakteria eta Eucarya.
Arkeobakterio mota berriak aurkitzen dira etengabe eta horregatik zaila da haien sailkapena finkatzea. Orain arte, lau taldeetan sailkatzen dira: Euryarchaeota, TACK, Asgard eta DPANN.
Zeintzuk dira haien atalak? aldatu
Munduko izaki bizidun azkarrena arkea da, segundu batean bere tamaina bider 500 egiteko gai delako. Beraz, tamaina kontutan hartuta, esan daiteke arkeak gepardoak baino askoz azkarragoak direla (gepardo bat gehienez 110 km/h lortzen ditu eta arkeobaketerio bat baino azkarragoa izateko 3.000 km/h lortu beharko lituzke).
Orokorrean, bakterioen oso antzekoak dira estrukturaren aldetik, baina hauen osaketa eta kudeaketa desberdinak dira askotan. Bakterioak bezala, ez dute barne mintzik, eta horren ondorioz, haien zelulak ez daukate organulorik. Gainera, haien zelula-mintza normalean zelula horma bat delimitatzen du, eta flagelo bat edo gehiagoren artean dago.
Nola elikatzen dira? aldatu
Arkeobakterien metabolismoa nola elikatzen diren arabera sailkatzen da, hiru mota daude:
- Fototrofoak: eguzkiaren argiari esker elikatzen dira (adibidez: haloarchaeak).
- Litotrofoak : konposatu ez-organikoez elikatzen dira (adibidez: methanobacteria edo pyrolobus).
- Organotrofoak: konposatu organikoez elikatzen dira (adibidez: pyrococcus edo sulfolobus).
Nola ugaltzen dira? aldatu
Arkeobakteriak modu asexualean ugaltzen dira, fisio bitarra edo anitza, fragmentazioa edo gemazioaren bitartez. Ez da meiosirik sortzen, beraz, arkea espezie bat forma bat baino gehiagotan existitzen bada, guztiek kromosoma kopuru bera izango dute (kariotipo bera izango dute).
Fisio bitarra: zelula bakar batetik bi zelula ume sortzen dira. Zelula ume bakoitza jatorrizkoaren berdin-berdina da; beraz, jatorrizko osagarri guztiak bikoiztu eta bi zelula umeen artean banatu behar dira.