Zelula prokariotoak nukleorik gabeko zelulak dira.
Mintza daukate, eta zitoplasma ere bai, baina nukleorik ez.
Beraz, haien material genetikoa zitoplasman egoten da, nukleoide izeneko eremu batean bilduta.
Zelula prokariotoak primitibotzat hartzen dira, eta haiez osatutako ia organismo guztiak zelulabakarrak dira.
Zelula prokariotoen kontrakoak zelula eukariotoak dira, horiek nukleoa baitute.
Zelula prokarioto ezagunenetako bat bakterioa da.