Txikipedia:Aranzadi Zientzia Elkartea

Aranzadi Zientzia Elkartearen egoitzaren aurrealdea, Donostiako Zorroagagainako 11. zenbakian
Telesforo Aranzadi (1860-1945)

Aranzadi Zientzia Elkartea Euskal Herrian dagoen zientzia-elkarte bat da. Aranzadiren helburua da kultura- eta natura-ondarea ikertzea, ezagutzera ematea eta babestea. Jesus Elosegi ikerlari eta arkeologoak sortu zuen, XX. mendearen erdialdean. Azterketa eta ikerketarako sortu zen, eta oso garrantzitsua bilakatu da komunitate zientifikoan. Horregatik, 2001ean herri-onurako erakunde izendatu zuten.

Gaur egun, Aranzadi Zientzia Elkarteak 1.540 kide inguru ditu. Horietatik 150, hainbat zientziatako ikertzaileak dira, eta ikerketaren arloan aritzen dira lanean. Natur eta Giza Zientzien gaiak ikasi dituzten unibertsitarioak dira tituludun ia guztiak, eta gehien nabarmentzen diren zientziaren gaiak hauek dira: Biologia, Historia, Arkeologia, Medikuntza, Antropologia, Etnografia, Geografia eta Geologia.

Historia aldatu

Elkartea 1947an sortu eta erregistratu zen, eta Euskal Herrian zientzien ikerketa, aplikazioa eta zabalkundea bultzatzea du helburu nagusi.

Izena Telesforo Aranzadi (1860-1945) gipuzkoar antropologo ospetsuarengandik hartu du; Antropologiaren, Etnologiaren eta Historiaurrearen arloetan ikerlari ezaguna zen oso.

Elkartearen bulegoak bi eraikinetan daude, biak ala biak Donostian:

Kanpo-loturak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aranzadi Zientzia Elkartea