Txikipedia:Aquilegia vulgaris
Aquilegia vulgaris, Kuku belar edo Kuku praka izen arruntarekin ezagutzen da. Aquilegia generoko espezie bat da, Ranunculaceae familiakoa, jatorriz Europako eta Asiako zona epeletakoa.
Ezaugarriak- Nolakoa da?
aldatuLandare belarkara da, bizikorra eta adarkatua, 35-150 cm inguruko luzeera izaten duena. Zurtoin eta hostoek ia ez dute ilerik edo gutxi izaten dituzte. Hostoak berde ilunak dira, behealdekoak handiak eta txortendunak, goialdekoak hirugingildunak. Lore-zurtoina zuzena da, 3-6 cm ingurukoa, eta bertan hainbat lore handi sortzen dira taldekatuta. Loreak urdin bioleta izaten dira, inoizka zuriak.
Loraldia
aldatuMaiatzetik uztailera loratzen dira.
Non hazten da?
aldatuToki heze eta freskoetan sortzen dira, baso, belardi, erreka-ertz nahiz areketan, 0-1300 m tartean.
Toxikotasuna
aldatuAquilegia vulgaris landare toxikoa da. Akilegina dauka, digestio-hodian hidrolizatzean hidrogeno zianuroa askatzen duen entzima baten eraginez. Landarearen pozoinak inurridura ahoan eta azalean, eta ondoren asaldura, pultsu ahula, deskoordinazioa, konbultsioak eta heriotza sor ditzake. Tratamendua ospitalekoa da, okada eragin behar da intoxikazioa susmatu bezain laster, eta arreta medikoa premiaz eskatzea ezinbestekoa da.
Erabilpena
aldatuAntzina sendabelar gisa erabili zen: eskorbutoaren kontra, janguraren estimulatzaile, diuretiko, sudorifiko; baina, egun erabiltze mugatua du, pozoitsu egiten duen azido zianhidrikoa duelako. Historian zehar, hainbat armarri eta artelanetan erabili izan da. Aintzinan haziak perfumeak egiteko erabiltzen ziren.