Txikipedia:Antton Kazabon


[1]



Antton Kazabon Amigorena (Oiartzun, Gipuzkoa, 1954ko ekainaren 25a) euskal idazlea da, batez ere, Haur eta Gazte Literatura idatzi ohi du. 1988an argitaratu zuen bere lehen liburua eta, dagoeneko, 100 baino gehiago ditu argitaratuak.

Eduki-taula aldatu

Lana eta bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea] aldatu

Kazabonek, maisu ikasketak egin zituen Ategorrietan eta Oiartzungo Haurtzaro ikastolan ibili zen lanean 1991 urtera arte. Gipuzkoako Ikastolen Elkartean ere ibili zen 1991 eta 1994 urte bitartean, hain zuzen ere, Bertsolaritza ikastetxeetan izeneko proiektuan, ikasmateriala sortzen, irakasleak prestatzen eta bertso eskolak koordinatzen. Geroztik, berriro Haurtzaro ikastolan dabil.

Kazabonek aitortzen duenez, ez luke gaur egun duen ibilbidea izango idaztearekiko duen berezko sen eta pasioagatik soilik. Beharrak asko bultzatuta idazle izatera eraman du. Gaur egun, ordea, eskertu egiten du kondizio horiengatik hartutako bidea, orain plazeragatik idazten du batez ere. Bizitzari kolorea ematen laguntzen dio eta jendea entretenitzea du helburu.

  1. ISBN 1121..