Anna Veith austriar eski alpinista bat da, 1989ko ekainaren 18an jaioa, Salzburgon. 17 urterekin egin zuen bere debut-a, eta hortik aurrera, gauza eta sari handiak lortu ditu.

Ibilbidea

aldatu

2 urte eta erdi zituela hasi zen eskiatzen, bere etxe alboko mendi txiki batean. Handik aurrera, beti izan du mezu bat buruan:  “beherantz eskiatu nahi baduzu, lehenik igo egin behar zara, igo eta berriz ere igo”.

 
Anna Veith eskiatzailea.

2010ean hartu zuen parte bere lehen Olinpiar Jokoetan, 21 urte zituela, eta 2011-an irabazi zuen lehen aldiz urrezko dominarekin. 2020an izan zuen bere azken txapelketa eta urte bereko maiatzaren 23an bere erretiroa adierazi zuen, belauneko lesioen ondorioz.

Erretiroaren ostean

aldatu

Bere erretiroaren ostean, Zwischenzeit deitutako autobiografia bat idatzi zuen. Bertan, bere ibilbidea, txapeldun olinpikoa izan arte izan zituen pentsamenduak, bizipenak kontatzen ditu.

Liburuaz aparte, web orri bat du ere. Web orri horretan, bere ibilbide guztia kontatzen du. Gainera, Annak errespetu berezi bat die edozein motatako katuei. Horregatik, enbajadore bihurtu zen gepardoak babesteko.

Irabazitako dominak

aldatu
Denboraldia Adina Postu orokorra Eslalom Eslalom erraldoia Super G Jaitsiera Konbinatua
2012 22 5 54 4 🥉 19 8
2013 23 🥉 🥈 🥉 8 13
2014 24 🥇 🥇 🥈 🥈 8
2015 25 🥇 52 🥇 🥈 🥈 🥇

Erreferentziak

aldatu

https://es.wikipedia.org/wiki/Anna_Veith

https://en.wikipedia.org/wiki/Anna_Veith