Txikipedia:Amaren Alabak

Amaren alabak musika taldea kantuz ari.
Amaren alabak musika taldea kantuz ari.

Amaren alabak xiberotar emazte musika taldea da. A capella kantaten dute eta haien kantuekin usu koreografiak egiten dituzte. Nagusiki euskaraz kantatzen dute, baina frantsesez, portugesez, espainolez eta okzitaniarrez ere.

Taldekideak

aldatu

Taldea sei emaztez osatua da:

  • Arantxa Camus
  • Maider Bedaxagar
  • Graxi Bedaxagar
  • Lüxi Agergarai
  • Ihitz Iriart

Biografia

aldatu

Sei neskak ikastolan ezagutu ziren eta 11 urtetan elgarrekin kantatzen hasi ziren.

Taldea sortu zen Jean Mixel Badaxagar-ek sortutako "Ama" ikusgarriari esker. Ikusiz emaitza onak ukan zirela, segitzea erabaki zuten. Taldeak Xiberoko kantu txapelketa irabazi zuen eta "Hostoak" ikuskizunean parte hartu zuten.

Musika estiloa

aldatu

Haien musika estiloa folk-a da eta haien kantuetan nahasten dituzte kantu tradizional xiberotarrak eta eragin modernoak.

Diskoak

aldatu

3 disko sortu dituzte:

  • "Anderegatik" (2007)
  • "Plazandere" (2013).
  • "COUPAGES#3", Jon Jupiterrekin-ekin kolaborazioan (2019)

Erreferentziak

aldatu
  • badok.eus
  • wikipedia.org
  • kasbil.eus
  • https://eu.wikipedia.org/wiki/Amaren_Alabak#/media/Fitxategi:Amaren_alabak_Bizkaie.jpg