👶 Jaiotza 1906ko urriaren 4a Sheffield |
💀 Heriotza 2002ko ekainaren 3a Oxford |
🔨 Lanbidea epidemiologo |
📷 Argazkiak ikusi |
Alice Mary Stewart (1906ko urriaren 4an jaio zen Sheffielden, Ingalaterran - 2002ko ekainaren 3an hil zen Oxforden, Ingalaterran). Mediku eta epidemiologoa izan zen, medikuntza sozialean lan egin zuen, eta erradiazioak osasunean eragiten dituen efektuetan espezializatu egin zen.
Familia aldatu
Alice Stewart, Albert Naish-en alaba, Royal Sheffield Ospitaleko eta Sheffield Haurren Ospitaleko medikua izan zen, eta gero Medikuntzako irakaslea izan zen Sheffield-eko Unibertsitatean. Medikuntza preklinikoa ikasi zuen Girton College-n, Cambridgen, eta 1932an Londresko Royal Free ospitalean amaitu zituen ikasketa klinikoak. Esperientzia irabazi zuen Manchesterreko eta Londreseko ospitaleetan, Royal Free ospitalera mediku espezialista gisa itzuli aurretik.
Ibilbide profesionala aldatu
1942an Oxfordeko Medikuntza Sozial eta Prebentiboko Saila sortu zen, Alice Stewart zuzendariordea zelarik. 1950ean, unitateko zuzendaritzara iritsi zen, baina ez zitzaion "irakasle" titulua eman, aurrekoari emandakoa, ordurako kargua garrantzi txikiagokoa zela iritzita. Hala ere, 1953an The Medical Research Kontseiluak, X izpiek haurtzaroko minbizian duten eragina aztertzeko bere ikerketa aitzindaria burutzeko (1953tik 1956ra) dirua eman zion. Hasieran ikerketako emaitzak okerrak ziren, baina azkenean haurdun dauden emakumeen fetuetan X izpiek eragindako kalteei buruzko ondorioak mundu osoan onartu ziren. Ondorioz, X izpien erabilera medikoa haurdunaldian eta lehen haurtzaroan murriztu egin zen (onarpenak ia 25 urte behar izan zituen arren) . Stewart 1974an erretiratu zen.
Erradiazio dosi oso txikiek ere arrisku handia eragiten dutela erakusten saiatzen direnek, maiz aipatzen dute Alicek Hanforden plutonioa ekoizteko lantegi bateko langileen artean erradiazioak eragindako gaixotasunei buruz egindako azterketa.
Lanbidea aldatu
Berak, 1941ean lanpostu bat lortu zuen Oxfordeko unibertsitateko Medikuntza eskolan, eta han garatu zuen medikuntza sozialarekiko interesa gerrako munizio fabriketako langileei osasun arazoei buruz aholkuak emanez. Horrez gain, Bigarren mundu gerran zauritutako jendea osatzen ibili zen hospital desberdinetan.
Sariak aldatu
1986an Nobel Sari alternatiboa eman zioten Estocolmon, eta 1997an Erradiazio Arriskuei buruzko Europako Batzordeko lehen presidente izendatu zuten.
Bibliografia aldatu
https://en.wikipedia.org/wiki/Alice_Stewart
https://mujeresconciencia.com/2021/03/04/alice-mary-stewart-la-epidemiologa-que-impidio-que-se-siguiera-haciendo-radiografias-a-embarazadas-y-ninos-pequenos/