Europako Batzordea Europar Batasuneko organo bat da, 1965ean sortutakoa. Europar Batasunaren interes komunak defendatzen dauz estatu kideen aurrean, bai eta beste estatu eta erakunde politikoen aurrean ere. Batasunaren oinarrian dagozan itunak zaintzen eta babesten dauz.
Europar Batasuna osatzen duten 28 estatuek ordezkari bana dute bertan, komisario deituak; haietako bakoitzak arlo baten ardura dauka bost urtez: industria, nekazaritza, ingurumena, garraioa, etab.
Europako Batzordearen eginkizunak ondoko hauek dira batez ere:
- Europar Batasunaren legeak, politikak eta ekintza-programak Europako Parlamentuari proposatzea.
- Europako Parlamentuko eta Europar Batasuneko Kontseiluaren erabakiak bideratzea eta betearaztea.
- Europako legeak betearaztea Europako Justizia Auzitegiarekin batera.