Albaniera hitz egiten den eremua, mapa batean

Albaniera indoeuropar hizkuntza bat da, Europako hego-ekialdean hitz egiten dena. Gaur egun, ia 6 milioi pertsonak hitz egiten dute. Hizkuntza ofiziala da Albanian eta Kosovon, baina Mazedonian, Montenegron, Serbian, Grezian eta Italian hitz egiten da ere bai.

Nondik dator albaniera?

aldatu

Eztabaida egon arren, Formula e pagëzimit albanieraz idatzitako lehenengo testutzat hartzen da. Erlijoari buruzko testuak jasotzen ditu, 1462an idatzitakoak.

Aurreneko liburu ezaguna 1555ekoa da, Meshari izenekoa. Lehendabiziko hiztegia (latina-albaniera), berriz, XVII. mendean sortu zen.

Dialektoak

aldatu

Albanierak bi dialekto nagusi ditu:

· Gheg, Shkumbin ibaiaren iparraldean hitz egiten dena.

· Tosk, ibaiaren hegoaldean hitz egiten dena.

Horretaz gain, Albaniatik kanpo albaniera hitz egiten denez, aldaera gehiago ditu. Adibidez:

· Arbëshkera, Italiako hegoaldean.

· Arvanitika, Grezian.

Esamoldeak

aldatu
Nola esaten da?

Zenbakiak

aldatu
  një
  dy
  tre
  katër
  pesë
  gjashtë
  shtatë
  tetë
  nëntë
   dhjetë
    njëqind
     njëmijë

Esaldi erabilgarriak

aldatu
Kaixo!: Tungjatjeta
Zer moduz?: Si jeni?
Ondo, eskerrik asko: Mirë, falemenderit
Nola duzu izena?: Si quheni?
Mesedez: Ju lutem
Bai: Po
Ez: Jo
Aio: Mirupafshim
Egun on: Mirëmëngjes
Arratsalde on: Mirëdita
Gabon: Mirëmbrëma
Gero arte: Shihemi më vonë
Maite zaitut: Të dua