2025eko udan Txikipedia zuzendu nahi dugu, edizio lehiaketa baten bidez. Artikulu hau ondo dagoela uste baduzu, txantiloia ken dezakezu. |

Indoeuropar hizkuntzak hizkuntza familia bat dira.
Uste da gaur egungo hizkuntza asko antzinako hizkuntza bakar batetik datozela, eta antzinako hizkuntza horri antzinako indoeuropar deitzen zaio.

Historia
aldatuIkerlariek K.a. 3000. urtean kokatu dute antzinako indoeuropar hizkuntza, Kaukaso inguruan.
Sailkapena
aldatuGaur egun oso zabalduta dauden hizkuntza asko, familia horretakoak dira: ingelesa, gaztelania, frantsesa, errusiera, alemana, hindia eta punjabera, adibidez.
Europan eta Asian erabiltzen diren beste hizkuntza asko ere indoeuropar jatorrikoak dira: Greziera, armeniera, albaniera, irlandera, bretoiera, katalana, galiziera, kurduera...
Jada desagertuta dauden hizkuntza asko ere familia honetakoak ziren: Latina edo hititera, adibidez.