1905eko Errusiako Iraultza altxamendu jendetsua izan zen eta Errusia osoan zabaldu zen.

Zeinek egin zuen protesta?

aldatu
 

Langileak eta nekazariak (biztanleen %80a) ziren matxinatuak, bizi baldintzak hobetu eta parlamentuak botere gehiago izatea nahi zuten.

Nola antolau ziren?

aldatu

1905ean Nikolas II.a tsarrak, zuen botere osoa. Mugimendu desberdinak hasi ziren tsarraren aurka. Batetik, nekazaritzaren mugimendua, Kerenski zuten burua. Bestetik, parlamentu bat ezarri nahi zutenak.

Zergatik hasi zen Iraultza?

aldatu

Errusiak gerra bat galdu zuen Asian, Japoniarren aurka. Horrek miseria eraman zuen Errusiara. Errusia gero eta atzeratuago zegoen inguruko herrialdeen aldean. Gaizki gobernatzen zutela salatu eta bizi-baldintzak hobetzeko eskatu zuten.

Zer ondorio ekarri zituen?

aldatu
 
Duma parlamentua

Iraultzaren ondorioz, parlamentuak (Duma) botere gehiago edukitzea lortu zuten manifestariek. Baina denbora gutxira, Tsarra berriro parlamentua kontutan izan gabe gobernatzen hasi zen.