Txia-txia hizkuntza (hangul alfabetoan: 바하사 찌아찌아, ahoskera: [tʃɪa-tʃɪa]) austronesiar hizkuntza bat da, butonera izenez ere ezaguna, Buton uharteko hegoaldeko muturrean dagoen Bau-Bau hirian mintzatua. Sulawesi uhartearen (Indonesia hego-ekialdean dago Buton uhartea. 2005ean, 80.000 bat hiztun zituen.

Txia-txia
Bahasa Ciacia — 바하사 찌아찌아
Datu orokorrak
Lurralde eremuaIndonesia
Hiztunak80.000 inguru (2005ean)[1]
EskualdeaButon uhartea, Sulawesi
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
Austro-Tai hizkuntzak
austronesiar hizkuntzak
malaysiar-polinesiar hizkuntzak
Western Malayo-Polynesian (en) Itzuli
Muna–Buton (en) Itzuli
Alfabetoalatindar alfabetoa eta Hangula
Hizkuntza kodeak
ISO 639-3cia
Ethnologuecia
Glottologciac1237
IETFcia

Hizkuntza horretan apenas idatzi den ezer, oraingoz ez baitu idazteko sistema arauturik. Koreeraren hangul alfabetoa ezartzeko saiakera bat abiatu da 2009. urtean.[2] Europako hizkuntza nagusietan, txia-txia hizkuntzaren izena «cia-cia» transkribatzen dute latindar alfabetora. Hala ere, euskarara zuzenean transkribatuta «txia-txia» da, horrelaxe ahoskatzen delako izen hori hizkuntza hartan bertan.

Erreferentziak aldatu

  1. Ethnologue webguneko orria, txia-txiari buruzkoa.
  2. Lee Tae-hoon: Quest to Globalize 'Hangeul' Raises Questions, The Korea Times, 2010-01-27.

Kanpo estekak aldatu