Txantiloi eztabaida:Biografia infotaula automatikoa

Latest comment: duela 4 urte by Theklan in topic Jaiolekua eta heriotza lekua

Pisua eta altuera aldatu

Modeloen kasuan, ez zait egokia iruditzen beste datu batzuekin batera garaiera eta pisua ematea. Ez emakumezkoetan, ez gizonezkoetan. Pertsonak gauza bihurtzeko lehen urratsa da hori (edo izan daiteke, behintzat).

Ez dakit horren gaineko irizpiderik dagoen.

Uler dezaket kirolari batzuen kasuan datu horiek ematea (kategoria-kontuengatik eta), baina bestelakoetan...

Gainera, ez dira sekula datu eguneratuak izango, ezta? Bistan denez, pisua asko alda daiteke, baina baita garaiera ere, adinarekin loturik.

Zer diozue?

(eztabaida zabala da hau, ez dagokio artikulu honi bakarrik; beraz, ez dakit toki hau egokiena den horretarako... esango didazue...) - Amaia Astobiza Uriarte

Bai, fisikoki aurtengo Donostiako Zinemaldian agertu diren Monica Belluci eta Arnold Schwarzenegger, "Le Pacte des Loups" edota "Conan The Barbarian" filmeetan agertzen ziren berberak ez direla argi dago. Baina, modeloen kasuan kirolarien kasuan bezala, bere ibilbide profesionaletan izan zituzten datu fisikoak mantentzearen alde nago, beren lanbideengatik ezagunak baidira. Nire iritziz adinaren eraginez jasandako aldaketen arabera datuak aldatzea ezinezkoa da, maiz urte batetik bestera sekulako aldaketak egon daitezke.
Adibidez, ez dut uste gaur egun Maradonak 68 kilo pisatuko dituenik, baina 1980ko hamarkadan futbolari profesionala zela pisu hori zuenez, datu hori bere hartan mantentzearen alde nago. -Euskaldunaa (eztabaida) 08:33, 28 iraila 2017 (UTC)
Nik espreski argudio horregatik kenduko nuke. Bere momentuan jarri nituenean dudak nituen, pisua (batez ere) aldatzen delako denborarekin. Altuera bai mantenduko nuela, batez ere saskibaloi jokalari askren datu garrantzitsua delako. -Theklan ·   ·   08:38, 28 iraila 2017 (UTC)

Kolore aldaketa aldatu

Kaixo Xabi22. Zein arrazoirengatik aldatu nahi izan duzu kolorea? Eskerrik asko. -  Theklan ·   ·   14:40, 27 ekaina 2019 (CEST)Reply

Kaixo Theklan karguan adierazpenean aldaketa batzuk egiten nabil, txukunagoa jarri daitekeela uste dudalako. Kolore aldaketa proba bat izan da, logoekin zein kolorek hobeto bat egiten duen jakiteko. Atzera botako dut berehala. Barkatu eragozpenak. Xabi22 (eztabaida) 14:44, 27 ekaina 2019 (CEST)Reply

Jaiolekua eta heriotza lekua aldatu

Theklan, azken aldaketen ondorioz, datu hauek desagertu dira. Nahita egin duzu? --Marklar (eztabaida) 19:42, 7 azaroa 2019 (CET)Reply

@Marklar2007:, ez, nahi gabe! -  Theklan ·   ·   19:52, 7 azaroa 2019 (CET)Reply
Probably it was a temporary error while I tried to fix Basque date formats at Module:Wikidata yesterday evening. Sorry for the inconvenience. Please tell me if there is still any issue. --Vriullop (eztabaida) 16:00, 8 azaroa 2019 (CET)Reply
No, it was me! -  Theklan ·   ·   16:01, 8 azaroa 2019 (CET)Reply
"Biografia infotaula automatikoa" orrira bueltatu.