Txantiloi:Azala/Nabarmendutako artikulua - Eredua 1

Elias Eli Gallastegi Uriarte, ezizenez Gudari (1892ko uztailaren 20a, Bilbo - 1974ko urtarrilaren 25a, Donibane Lohizune) euskal herritar politikari abertzale eta jeltzale independentista bat izan zen.

Garai hartako politikari, idazle eta kazetari abertzale askoren antzera, Gallastegik bere artikuluak idazteko unean ezizen ugari erabili zituen bere bizitzan zehar, bere kazeta-artikulu asko sinatzeko: Arrantzale, Baltzuri, Errementari, Gudari (ezizen erabiliena), Nik, Peli Azkasibar, Javier de Urroz, Luki Ibañeta, Usune Irugara eta Zuriñe.

Inongo zalantzarik gabe, Eli Gallastegi XX. mendearen lehenbiziko erdialdeko eusko abertzaletasunaren eta bereziki euskal independentismoaren ideologo nabarmen eta garrantzitsuenetakoa izan zen. Maiz, XX. mendearen hasiera eta Frankismo garaiko bi belaunaldi ezberdinen arteko zubilana burutu izan zuela aipatu ohi da, belaunaldi berriei antzinako belaunaldien berri emanez, haien artean jazotako Espainiako Gerra Zibila bi belaunaldien arteko eten ikaragarria suposatu baitzuen, antzinako abertzale historikoen belaunaldiaren derrigorrezko erbesteratzeak sarritan haiek eta Hego Euskal Herrian jaiotako belaunaldi berrien arteko ezagutza eza suposatu baitzuen. Eli Gallastegik hein handi batean, Telesforo Monzonen antzera, bi belaunaldi horiek elkar ezagutu eta elkarlotzeko saiakera gauzatu zuen: