Txantiloi:2018-10 Nabarmendutakoa

Marokoko historia hainbat milurtez luzatzen da, Jebel Irhoud eta Taforalt kultura historiaurrekoei jarraituz. Mauritania eta antzinaroko beste erreinu Berbereen ezarpenetik hasten da, Idrisid dinastiaren Marokoko estatuaren ezarpenarekin jarraitzen du eta hainbat aro kolonial eta independente biltzen ditu.

Froga arkeologikoek erakusten dute zonaldean hominidoak bizi izan zirela duela gutxienez 400.000 urte. Marokoko historia idatzia Marokoko kostaldearen feniziar kolonizazioarekin hasten da, K.a VII eta VI. mendeen artean. Hala ere, hori baino 2.000 urte inguru lehenagotik berbereak zeuden zonaldean bizitzen. K.a. V. mendean Kartagoko estatu-hiriak bere hegemonia Ipar Afrikako kostaldeko inguruetaraino zabaldu zuen.K.a. III.mende arte jarraitu zuten han barrualdea monarka indigenoen agintepean zegoelarik. Monarka berber indigenek agindu zuten Mauritanian K.a. III. mendetik 40. urtera arte, Erromatar Inperiora anexionatu zenean. V. mendearen erdialdean Bandaloek erasotua izan zen, Bizantziar Inperioak VI. mendean berreskuratu aurretik.