Txantiloi:2017-37 Nabarmendutakoa

Berna (alemanez: Bern, bɛrn; frantsesez: Berne bɛʁn; italieraz: Berna ˈbɛrna; erretorromanieraz: Berna ˈbɛrnə; Bernako alemanez: Bärn b̥æːrn) Suitzako hiriburu edo hiri federala da. Herrialdeko biztanle gehien dituen laugarren hiria da, Zürich, Geneva eta Basilearen atzetik. Bere metropolitar guneak 349.000 biztanle ditu, 43 udalerrietan banatuta. Halaber, hiria Berna kantonamenduko hiriburua da.