Txantiloi:2012-44 Nabarmendutakoa

Jose Buenaventura Durruti Dumange (Leon, 1896ko uztailaren 14a - Madril, 1936ko azaroaren 20a) Espainiako sindikalista eta anarkista iraultzailea izan zen. 1917an UGT sindikatutik bota zuten bere posizio iraultzaileegia zela-eta. 1920an, Bartzelonara joan zen bizitzera eta CNT sindikatu anarkosindikalistan afiliatu zen. 1931n, FAIn sartu zen, 1932 nahiz 1933ko matxinadetan parte hartuz.

1936ko Gerran paper garrantzitsua jokatu zuen, Aragoiko Frontean, milizianoen zutabe bat gidatuz eta Madrilgo Batailan parte hartuz. Bertan, bala galdu batek hil zuen, eta zenbaiten ustez, sektore estalinistak egon zitezkeen horren atzean.