Txantiloi:2012-33 Nabarmendutakoa

Lehen Mundu Gerra 1914ko abuztuaren 4ean hasi zen eta 1918ko azaroaren 11n amaitu zen gerra izan zen, batik bat Europan garatu zena, munduko beste eskualde zenbaitetara hedatu bazen ere. Gatazka hau potentzia inperialisten arteko lehiarengatik sortu zen Europan.

Bere garaian, historiako gatazka odoltsuena izan zen. Hori dela eta, Bigarren Mundu Gerra hasi baino lehen, Gerra Handia, Gerren Gerra, Gerra Guztien Ama edo Gerra Guztiak amaituko zituen Gerra deitu zitzaion.

Euskal Herriari ere sekulako hondamendia eragin zion: Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan «belaunaldi oso bat desagertu zen», Iñaki Egaña historialariak dioenez.